Ongi etorri Amalur
Massages-era

Zeure miñak baretu eta postura hobetu!
Ongizate masajeak · Hendaia, Euskal Herria
Gorputzaren zeharkako bidai bat

Amalurren unibertsoak...

…ateak irekitzen dizkizu leuntasunez, bizitasunez eta zaintzaz betetako gune batera. Zeure burua eta zeureak mimatzeko gunea.
Amalur masaje-gamak zeure osasun eta edertasun helburuak lortzera gonbidatzen zaitu! Kontsultan erabilitako produktu guztiak ekologikoak eta % 100 naturalak dira.
Produits biologiques et 100% naturels utilisés en massage
Massage bien-être dans l'univers Amalur

Tratamenduetan erabilitako teknikak:

Akupresioa: blokeoak askatu, minak arindu eta organismoaren autosanazio-ahalmena aktibatzeko.
Faszioterapia: ehun fasziala askatu, malgutasuna berreskuratu eta gorputzean gordetako antzinako memoriak askatzeko.
Fitoterapia: landareen onurak uztartzeko.
Eutonia: gorputzaren kontzientzia eta oreka hobetzeko.
Zaintza energetikoa: blokeoak askatu eta fluxua biziberritzeko.
Litoterapia: harrien eta mineralen propietateen bitartez, energia-armonizazio sakona eta ongizatea sustatzeko.
Cabinet de massages Amalur à Hendaye

Zerbitzuak

Non aurkitu nazakezu?
Espazio goxoa, atxegiña eta atseden hartzeko aproposa.
Tarifa bereziak eta abantaila paregabeak zure bezero eta bazkideentzako pentsatuak.
Formakuntzak, tailerrak, ospakizunak, azokak, inaugurazioak, ongizate-erretiroak eta jaialdiak.

Energia berpizteko gogoz?

Zatoz indarberritzera Amalur kontsultara.

Neri buruz

Irati Rusiñol, praticienne en massages bien-être à Hendaye
Irati Rusiñol dut izena, 2020-ean diplomatua eta masajaren arteari emana. Nire ibilbidea, Euskal Herriko zentro nabarmenetan lortutako esperientziak aberastu du —hala nola Hendaiako Serge Blanco Thalasso-an, Donibane Lohizuneko Grand Hôtel Loreamar-en eta Biarritzeko Régina Hotelean—, eta Arrangoitzeko EVIMERIA Eskolan anatomian, fisiologian eta hainbat masaje-protokolotan jasotako prestakuntza zorrotzarekin osatzen da.
Ikerketa pertsonalaren bitartez, terapia berrietan sakonduz eta beste profesionalekiko harremanei esker, teknika tradizionalak eta ikuspegi holistikoa uztartzen dituen tratamendu proposamen berri bat sortu dut, Amalurri bidea zabalduz 2021-eko irailaren 1-ean.

Opari txartela

Opari berezi bat eskeiñi nahi diozu? Hona hemen goxotasun eta bake une bat maite duzunarentzat.
Carte cadeau Amalur Massages, recto
Carte cadeau Amalur Massages, verso

Kontaktua

Zalantzaren bat, masaje baten gogoa, edo zure enpresa nahiz ekitaldirako eskaera bat? Idatzi eta ahalik eta lasterren erantzungo dizut.

Kontaktua