Ongizatearen artea mugimenduan. Masaje areto nomada izanda, Amalur zure ekitaldietara gerturatzen da, lasaitasuna eta goxotasuna nagusi diren oasi bat sortzeko.
Kalitatezko une bat, berotasunez jantzita, zure gonbidatu, lankide edo bezeroentzako.
Ekitaldiari ukitu dotore hau emanez, parte-hartzaileen esperientzia aberasten duzu, luzaroan gogoan mantenduko duten bizipena bilakatuz.
Atseden une honen onurak
Erlajazio sakona: muskuluen tentsioak arintzen ditu, berehalako ongizatea lortuz.
Harmonia emozionala: arintasun eta baretasun sentsazio sakona eskaintzen du.
Bizi-indarra berreskuratu: gorputzaren defentsak modu naturalean suspertuz.
Argitasun mentala: kontzentrazioa eta eguneroko barne-oreka hobetzen ditu.
Energia berritu: indar eta dinamismo iraunkorra eskainiz.
Oroitzapen ederrak erein, harreman-sarea eta konexioak zaindu, eta zure ekitaldiari balioa gehitu.
Koreako erlaxazioa
Mugimendu sekuentzia bat, bibrazioen, luzaketen, kulunken eta perkusioen bidez… Erlaxazio olatu bat, irekitasun sentsazio baterantz. Jantzita jasotzen da.
21 €
Hanken masaje baliarra
Leuntasunaren eta dinamismoaren arteko harmonia: muskuluen erlaxazio sakona eta artikulazioen malgutasuna. Olioarekin egiten da.
20 €
Amma eserita
Sekuentzia tekniko eta zehatza, presioz, luzaketaz, perkusioz eta miaketaz osatua. Eserita eta jantzita egiten da. Aproposa eguneroko tentsioak askatzeko.
19 €
Oin-erreflexologia
Oin astun, nekatu eta minberak arintzen ditu. Gorputzeko hainbat gaitz tratatzen ditu presio-puntuen bidez. Olioarekin egiten da.
20 €
Lifting masajea
Aurpegiko muskuluak estimulatzen ditu, odol-zirkulazioa aktibatzen du eta epidermisa berriro oxigenatzen. Zahartzearen aurkakoa, drainatzailea eta sendogarria. Olioarekin egiten da.
19 €
Buruko masaje aiurbedikoa
Buruko larruazalaren odol-zirkulazioa estimulatzen du eta oxigenoa ekartzen die ile-folikuluei, ile ugari eta osasuntsua izateko. Erremedio bikaina migrainen, estresaren eta insomnioaren aurka. Olio pixka batekin.
19 €
Masaje baten gogoz?
Kontsulta astelehenetik igandera dago irekita, 9:00etatik 21:00etara, hitzorduarekin soilik.